Proiekzioak Zornotza Aretoan egingo dira, eta herriko nerabeen artean sexu-aniztasuna eta genero-identitatea sentsibilizatzea izango dute helburu. Guztira, bigarren hezkuntzako lau ikastetxetako (Karmelitak, El Carmelo, Andra Mari ikastola eta Lauaxeta Ikastola) 190 ikasle inguruk hartuko dute parte. DBHko 1. mailako ikasleak izango dira guztiak, eta goizetan antolatutako saioetan parte hartuko dute. goizez antolatutako lau saioetan parte hartzeko aukera izango dute.
Zinema eta hausnarketa
Egitarauak nazioarteko bost film labur biltzen ditu, jatorrizko bertsioan eta euskarazko zein gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko direnak. Film horietan, LGTBIQ+ kolektiboaren errealitateak eta gazteen eguneroko kezkak jorratzen dira. Proiekzioak borobiltzeko, aditu batek saio bat dinamizatuko du hausnarketa bultzatzeko.