Bariku honetan zabalduko dituzte Ganeko igerilekuak

E.H. 2026ko ekainaren 10a

Zornotzako Udalak igerilekuen irekiera atzeratu behar izan zuen duela egun batzuk, ihesbide instalazioetan atzemandako arazoengatik. Orain, beharrezko egokitzapen guztiak eginda, igerilekuak prest daude herritarrak hartzeko. Ekainaren 12an zabalduko dituzte. 

Udalak udako denboraldia atzeratu behar izan zuen "errekan eraginik ez izatea bermatzeko eta ingurumen
irizpide guztiak betetzeko". Izan ere, arazoak topatu zituzten kloroaren hustuketan, uraren deklarazioan eta igerilekua ireki ahal izateko beharrezko izapideetan. Alabaina, orain, "instalazioak osorik eta seguru daudela bermatuta", barikuan zabalduko dituzte igerilekuak. 

Udalak emandako informazioaren arabera, igerilekuak irailaren 13ra arte egongo dira zabalik honako ordutegi hauetan: 11:00etatik 21:00etara (astelehenetik zapatura) eta 20:00etara arte domeka eta jaiegunetan. Irailean, 12:00etatik 19:00etarako ordutegia egongo da.

Era beraen, iazko zerbitzu eta hobekuntzei eutsi diete. Aurten ere, foodtrucka egongo da martxan eta erabilera anitzeko kantxa igerileku barrutik erabili ahal izango da. Abonuei dagokienez, denboraldi osoko paseak, eguneko sarrerak eta 10 saioetako bonuak egongo dira eskuragarri, adinaren eta erroldatze-egoeraren arabera egokitutako tarifekin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!