Zornotzako Udalak bederatzi langabe kontratatuko ditu herriko mantentze-lanetarako

E.H. 2026ko ekainaren 8a

Beharginek espazio publikoak eta berdeguneak mantendu beharko dituzte. Kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute. Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 14ra arte dago zabalik.

Zornotzako Udalak bederatzi pertsona kontratatuko ditu (zortzi peoi eta taldeburua) espazio publikoak eta berdeguneak mantentzeko. Prozesuan parte hartzeko, izen-ematea ekainaren 8tik 14ra bitartean egin beharko da Lanbideren webgunearen bidez. Hautagaiek hainbat baldintza bete behar dute: Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa egotea, Zornotzan gutxienez urtebetez erroldatuta egotea eta 2024ko urtarriletik udalak kontratatu ez izana. Taldeburuaren posturako, gainera, B motako gidabaimena izatea eskatzen da. Kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute. Ekainean hasiko dira lanean. Zalantzak argitzeko, interesdunek Zornotzako Udaleko Enplegu Bulegora (San Miguel kalea 3) jo dezakete, edo 94 630 00 02 (1402 luzapena) telefonora deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!