Bertokoak Berton egitasmoa 500 zornotzarren topaleku izan da

E.H. 2026ko ekainaren 8a

Parte-hartzaileen profila, nagusiki, 60 urtetik gorako emakumeek (% 90) osatu dute, eta Etxano izan da parte-hartzean gorakada handiena izan duen auzoa.

Etxanoko eta Euba, San Miguel eta Boroa auzoetako bizilagunek oso modu positiboan baloratu dute Bertokoak Berton egitasmoaren azken edizioa. Urritik ekainera bitartean, 501 pertsonak parte hartu dute antolatutako 49 jardueretan, eta jasotako gogobetetze inkestek 5etik 4,9ko batez besteko nota eman diote proiektuari.

Zornotzako Udalak gogorarazi duenez, egitasmoak auzoetako bizitza komunitarioa indartzea du helburu, eta ikasturte honetan honako eskaintza hauek egin dituzte, besteak beste: txokolate eta argazkilaritza tailerrak, antzerkia, kontzertuak eta bakarrizketak. Parte-hartzaileen profila, nagusiki, 60 urtetik gorako emakumeek (% 90) osatu dute, eta Etxano izan da parte-hartzean gorakada handiena izan duen auzoa.

Udala datozen edizioei begira dago honezkero. Helburu nagusiak adinekoen gogobetetzeari eustea eta, aldi berean, publiko gazteagoa erakartzeko programazioa zabaltzea izango dela aurreratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!