Ekainaren 6tik 13ra ekintza aste globala egitera deitu du BDZ mugimenduak, eta Euskal Herrian zenbait mobilizazio antolatu dituzte CAFek erabiltzen dituen instalazioetan. Tartean, gaur, Zornotzako (Bizkaia) AIC ikerketa gunean. Ekainaren 12rako ere deitu dute protesta.
Tren ekoizleak Israelen jarduera "ilegalen" konplizea dela salatu dute. CAF enpresak Jerusalemgo tren arinaren Linean Gorriaren eta Linea Berdearen eraikuntzan duen lotura salatu dute. Eusko Jaurlaritza CAF enpresaren akzioen %3aren jabea dela ere gogoratu dute.