Zornotzak Euskadiko Bolo Txapelketa hartuko du zapatuan

Anboto 2026ko ekainaren 4a

Txapelketa Gure Kirolak frontoiko bolatokian jokatuko da, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako parte-hartzaileak bilduko ditu.

Zornotzak Euskadiko Bolo Txapelketa hartuko du zapatuan. Gure Kirolak-eko bolatokian jokatuko da, 8:00etatik aurrera. Euskadiko bolo zaleentzako hitzordu nagusietako bat izango da eta lehiaketan hiru lurralde historikoetako taldeak lehiatuko dira elkarren aurka: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Probintzia bakoitzak 15 gizonez eta 3 emakumez osatutako ordezkaritza izango du.

2012tik urtero antolatzen den txapelketak lotura berezia dauka Zornotzarekin, izan ere, hiru urtean behin udalerrian jokatzen da. "Horrek erakusten du herriak eta bertako klubek euskal boloaren sustapenean duten pisua eta tradizioa. Zornotza bolo klubek urte luzez egindako lanari esker, Zornotza erreferente bihurtu da modalitate honetan", adierazi du udalak ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!