Domeka honetan, Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek diru-bilketa egingo dute Zornotzan, minbiziaren ikerketa indartzeko. Goizean zehar, boluntario talde bat San Migel kalean egongo da, funtsak batzen. Arreta informatiboa eskaintzeaz gainera, itsulapiko fisikoak, digitalak eta TPV gailuak izango dituzte. Gizarte osoaren lankidetza eta inplikazioa eskatu ditu elkarteak, denen elkarlanagaz ikerketa onkologikoan aurrera egiteko. Izan ere, % 70eko biziraupena lortu gura dute 2030erako. Era berean, arreta integral gizatiarragoa indartu gura dute pazienteengan.
Gelditzen zarenean, minbiziaren aurka mugitzen gara izango dute goiburu, keinu bakar baten balioa azpimarratzeko, eta ikerketa sustatzeaz gainera, itxaropena sortzeko.