Ganeko igerilekuek ekainaren 1etik irailaren 13ra arte zabalduko dituzte ateak. Honako ordutegi hau izango dute:
-
Ekainak 1-14: 13:00etatik 20:00etara.
-
Ekainak 15 - Abuztuak 31: 11:00etatik 21:00etara (astelehenetik zapatura) eta 20:00etara arte domeka eta jaiegunetan.
-
Iraila: 12:00etatik 19:00etara.
Udalak iazko zerbitzu eta hobekuntzei eutsi die Aurten ere, foodtrucka egongo da martxan eta erabilera anitzeko kantxa igerileku barrutik erabili ahal izango da. Abonuei dagokienez, denboraldi osoko paseak, eguneko sarrerak eta 10 saioetako bonuak egongo dira eskuragarri, adinaren eta erroldatze-egoeraren arabera egokitutako tarifekin.