Gaur, 15:15 inguruan, autoen eta kamioien arteko istripu bi gertatu dira Zornotzan, N-634 errepidean. Ertzaintzako iturrien arabera, bata bestearen segidan gertatu dira bi istripuak eta elkarrengandik metro gutxira.
Istripuen ondorioz, ibilgailu bateko pertsona bat Usansoloko ospitalera eraman dute.
Istripuek auto ilarak eragin dituzte noranzko bietan. Ibilgailuak dagoeneko erretiratuta daude, baina garbiketa lanak egitea falta da. Ondorioz, oraindik auto ilarak daudela zehaztu dute Ertzaintzatik.