Ospakizuna Zornotzan, Kolonbiagazko elkartasunez

Ekaitz Herrera 2026ko maiatzaren 19a

Kolonbiako hiri bat GABRIEL GUILLEN (Pixabay)

Zornotzako Ogenbarrena auzoak Kolonbiarekin Elkartasuna jaia hartuko du datorren zapatuan, maiatzaren 23an, "herrialdeko memoria historikoa, kultura eta bakea bultzatzeko".

Ekitaldi sorta 16:00etan hasiko dute, Freytter elkartearen aurkezpenagaz. Segidan, Mauricio Pabon Lozano errefuxiatu politiko eta elkarteko kideak eta Martxelo Alvarezek, Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kideak, berba egingo dute. Sol Ekintik erresistentziazko musika saioa egingo du 16:35ean, eta Lolo Callejok cumbia doinuak zabalduko ditu 19:30ean. 20:30ean Txanba Payes kantautore latinoamerikarraren txanda izango da, eta DJ set kolonbiarragaz zarratuko dute eguna, 21:00etan. Elkartasun eguna Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak bultzatu dute. Antolatzaileek "kolonbiar herriari elkartasuna adieraztera eta erbesteratuei ikusgarritasuna ematera" deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!