Maiatzaren 18tik ekainaren 5era bitartean, adin guztietarako doako ekintzak egongo dira Zornotzan, herritarrei ingurumenaren zaintza modu dinamikoan hurbiltzeko. Egitarauko lehenengo hitzordua maiatzaren 18an izango da, Zelaieta Zentroan. Bertan, ibaiaren sekretuei buruzko Ibaialde erakusketa egongo da. Maiatzaren 30ean, informazio-gune bat ipiniko dute, eta hurrengo egunean, hilak 31, familientzako jarduera praktikoa egingo dute errekan, uraren osasuna aztertzeko eta ingurunea garbitzeko. Ekainean, programak jarraipena izango du: hilaren 2an Zero Zabor tailer ekoaktiboa egingo dute (16 urtetik gorakoentzat), eta ekainaren 5ean Erreka Mari txotxongilo ikuskizuna egongo da.
Ibai-jardueran eta Zero zabor tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik 747429933 telefonoan izena ematea. Egitarau osoa Zornotzako Udalak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Herriz Herri egitasmoaren baitan.