Zornotzako danborradan izena emateko epea, zabalik

E.H. 2026ko maiatzaren 13a

Bai umeen danborrada bai helduena uztailaren 24an egingo dira. Aurten, lehenengo aldiz, kupel jotzaileak ere egongo dira helduen desfilean. 

Zornotzako Udalak Karmenetako danborradan parte hartzeko epea zabaldu du umeentzat zein helduentzat. Bi ospakizunak uztailaren 24an egingo dira. Umeen ekitaldiari dagokionez, 5-15 urte arteko umeek parte hartu ahalko dute, hau da, 2011-2021 artean jaiotakoek. Helduen desfilean, aldiz, 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Inskripzioak maiatzaren 25a baino lehen egin behar dira Zelaietan edo udalaren atarian. 

Umeen danborradan sukaldariak, zuzia, fusilariak, kantinerak eta kantineroak, danbor-jotzaileak eta kupel-jotzaileak irtengo dira. Izena lehen aldiz ematen dutenek sukaldari irtengo dute, eta urteak pasatu ahala gainontzeko gorputzetara igaroko dira. Helduen tanborradan, berriz, danbor-joleek, fusilariek, zaldunek, sukaldariek eta kantineroek parte hartuko dute, eta aurten lehen aldiz kupel-joleen gorputza ere izango da. Antolakuntzak gogorarazi du aurreko urteetako parte-hartzaileen antzinatasuna errespetatuko dutela.

Antolatzaileek gogorarazi dute entseguetara joatea derrigorrezkoa izango dela. Umeen danborradan parte hartu ahal izateko, gutxienez entseguen % 50era joan beharko da. Helduen kasuan, bi entsegu baino gehiagotara huts egiteak desfilean parte hartzeko aukera galtzea ekar dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!