Zornotzako ongizatea zelan hobetu galdetuko diete adinekoei

E.H. 2026ko maiatzaren 12a

'Amorebieta-Etxano Lagunkoia' proiektuak diagnostiko bat egingo du. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute. 60 urtetik gorakoek maiatzaren 31ra arteko epea dute iritzia emateko. 

Zornotzako Udalak parte hartze bidezko prozesua ipini du martxan, Amorebieta-Etxano Lagunkoia proiektuaren barruan. Programak pertsona nagusien ongizatea, autonomia eta parte hartzea hobetzea du helburu, besteak beste, espazio publikoa, garraioa, segurtasuna eta komunitate sarea kontuan hartuta. Hamar lan-saio egingo dituzte guztira. Orain arte 26 lagunek osatu dute talde eragilea (17 emakumek eta 9 gizonek).

Egitasmoko kideak iritzi eske dabiltza diagnostikoa hobetzeko. Hori dela eta, inprimaki bat ipini dute 60 urtetik gorakoen eskura. Maiatzaren 31n amaituko da iritziak bidaltzeko epea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!