Espazioaren inguruko gogoeta proposatu gura duen erakusketa zabaldu dute gaur, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan. Andrea Aguilera, Gabriele Muguruza eta Carmen Valero artisten lanek, arkitekturaren, denboraren eta pertzepzioaren arteko harremanak aztertu gura dituzte. Maite Choyak komisariatutako erakusketa, ekainaren 5era bitartean egongo da ikusgai.
Proiektua Zelaieta Zentroko espazio propioan garatzen da, bereziki igarobide diren guneetan, hala nola atarian eta beheko solairuan. "Hormak, arrakalak, leiho itxiak edota frontoia bezalako elementuak abiapuntu hartuta, erakusketak ikuslea eguneroko espazioa beste modu batera begiratzera gonbidatzen du", gaur egindako agerraldian azaldu dutenez. Artisten lanek "behaketatik, intuiziotik eta formaren errepikapenetik abiatutako praktika partekatzen dute, pixkanaka beren unibertso propioa eraikiz", zehaztu dutenez.
Erakusketa 08:30etik 21:30era egongo da zabalik astebarruan. Zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, etan domeketan, 16:00etatik 20:00etara.
Bestalde, Carmen Valerok Zelaieta Zentroko helduentzako marrazketa ikastaroagaz esku hartze bat egingo du. Saioa berezi bat eskainiko du, parte-hartzaileei sormen prozesuak gertutik ezagutzeko aukera emanez. Erakusketagaz lotutako espazio bibliografiko berezia ere egongo da liburutegian.
Bitartekaritza, erakusketa eta dibulgazio artistikorako espazio berriak prestatzera zuzendutako Harriak arte garaikideko programaren barruan antolatu dute erakusketa.P rograma EAEko hainbat kultur etxetako aretotan hedatzen da, eta sortzen ari diren artista eta bitartekarien partaidetza du.