Hondakin organikoen edukiontziaren erabilera aktibatzeko kanpaina abiatuko dute Zornotzan

Anboto 2026ko maiatzaren 7a

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimen ibiltari honen helburua da herritarrek edukiontzi marroia irekitzeko sistemarako sarbide erraza eta zuzena dutela bermatzea. Maiatzaren 13an garatuko da kanpaina, 11:00etatik 18:00etara.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, Zornotzan hondakin organikoen edukiontziaren erabilera aktibatzeko jardunaldi ibiltaria egingo dute maiatzaren 13an. Herritarrek edukiontzi marroia irekitzeko sistemarako sarbide erraza eta zuzena dutela bermatzea du helburu ekimenak, eta 11:00etatik 18:00etara bitartean garatuko da.

Zelaieta Zentroaren aurreko plazan karroza bat egongo da jarduera sustatu eta herritarrei informazioa emateko. Herriko kaleetan zehar beste bi ibilgailu ibiliko dira helburu berdinagaz. A ze marroia! lelopean garatuko den jardunaldian hondakin organikoen bereizketari buruzko zalantzak argituko dituzte, herriko edukiontzi marroia irekitzeko sistemari buruzko informazioa helaraziko da eta herritarrek txartela, aplikazio mugikorra edo giltza eskatzeko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!