Haizetara jaialdiak Hungariako, Galiziako eta Belgikako bandak batuko ditu Zornotzan

E.H. 2026ko maiatzaren 5a

Aurtengo edizioa ekainaren 19tik 21era jokatuko da herriko kaleetan. Nazioarteko 48 bandak eman dute izena, eta hautaketa fasea igarota, hamar talde lehiatuko dira. 

Haizetara jaialdia ekainaren 19an, 20an eta 21ean bueltatuko da Zornotzako kaleetara, nazioarteko kale-musikarik onena eskaintzeko. Aurten, hamar talde lehiatuko dira: Mexikoko herri musika eta doinu indigenak nahasten dituen Banda Quetzal (Belgika), New Orleanseko brass band tradizionaletan inspiratutako Les Roger Brass Band (Tolosa, Okzitania) eta Mamabrass (Madril, Espainia), jazz eta swing kutsuko Seven Seas Orchestra (Italia), Balkanetako musika erromaniarretik edaten duen Fanfarria Taquikardia (Vigo, Galizia), Forbi Brass Band taldearen soinu energikoak (Hungaria), cumbia, rocka eta psikodelia nahasten dituzten Los Justicieros (Madril, Espainia), doinu afroak eta tropikalak plazaratzen dituen Super Panela (Tolosa, Okzitania) eta Balkanetako musika tradizionala berrintepretatzen duen Barna Sabor Trubača (Bartzelona, Herrialde Katalanak). 

Zornotzako Udalak jakinarazi duenez, aurtengo lehiaketara 48 banda aurkeztu dira. Antolaketa batzordeak euretariko hamar aukeratu ditu bataren eta bestearen musika eskaintza aztertuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!