Maiatzaren 7an La vida en una gota dokumentala eskainiko dute Zornotzan, gaixotasun arraroen errealitatea eta horiek garaiz detektatzearen garrantzia mahai gainean ipintzeko. Pedro Lendinezek zuzendutako dokumentala da, jaioberriei egiten zaizkien proben balioa azpimarratzen duena. Dokumentalak galdera sakonak egiten ditu, besteak beste, jaiolekuak etorkizuna baldintzatzeko izan dezakeen faktore erabakigarria. Ekitaldia Maldita Valina elkarteak antolatu du, AIDAE elkartearekin elkarlanean eta Zornotzako Udalaren babesarekin.