Zornotzako musika eskolan matrikulatzeko epea zabalik

E.H. 2026ko maiatzaren 5a

Izen-emateak maiatzaren 29ra bitartean egin daitezke. 

Zubiaur musika eskolak prest dauka datorren ikasturteko eskaintza, eta honezkero 2026-2027 aldirako matrikulazio epea zabaldu du. Deialdia ikasle berriei zein lehendik eskolan dabiltzanei zuzenduta dago. Matrikula egiteko era bi daude. Online egitea gura dutenek Zornotzako Udalaren atarira jo beharko dute, eta izen-emateak ataleko formularioa bete. Aurrez aurrekoa gurago dutenek musika eskolara bertaratu beharko dute.

Musika zein dantza

Musika eskaintzaren artean instrumentu klasikoak (pianoa, biolina, flauta...), herri musika (trikitia, txistua, alboka, txalaparta) eta musika modernoa (gitarra elektrikoa, bateria...) daude. Dantza eskaintza hiru mailatan banatuko dute datorren urtean, 6 urtetik gorakoentzat. Hastapen dantza, sormenezko dantza eta Hip Hop / Funky estiloak eskainiko dituzte, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!