Harrison eta Singing Munch, Zornotzako hanburgesa lehiaketako irabazle

E.H. 2026ko maiatzaren 4a

Lehenengoak epaimahaiaren saria irabazi du; bigarrenak, herritarrena.

Atzo, Zornotzako Jan Alai Burger txapelketako sariak banatu zituzten. Harrison tabernak irabazi zuen epaimahaiaren saria (1.000 euro). Bigarren postua Lekuberrik lortu zuen, hirugarrena Batzokiak, laugarrena Amets tabernak eta bosgarrena Coco Locok. Jennifer Cardoso eta Victor Mejias epaileak "harrituta" gelditu ziren Zornotzako hanburgesekin. Epaileek "zaporeen berrikuntza eta mokaduen aurkezpena" txalotu zituzten. 

Herri-bozketari dagokionez, Singing Munch taberna izan zen irabazlea (500 euro). Coco Loco izan zen bigarrena eta Goizeder hirugarrena. Horrez gainera, sari banaketan 500 euroko beste sari bat ere banatu zuten, hanburgesak dastatu zituzten herritarren artean zozkatu zutena. Iban Aranburuk irabazi zuen azken hori. 

Jan Alai Burger lehiaketan 18 establezimenduk parte hartu dute, eta taberna bakoitzak sorkuntzarik gustagarrienak eskani ditu, osagai edo errezeta zehazturik barik. Zornotzako Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, egitasmoak "tokiko ostalaritza indartzen laguntzen duelako". Etorkizunean ere antzeko egitasmoak antolatzen jarraituko dutela iragarri dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!