Arratsalde elektronikoa Zornotzan, Infinity Clubbing kultur kolektiboaren ekimenez

E.H. 2026ko apirilaren 28a

Argazkia: Philipp Ruch

Ekitaldia zapatu honetan izango da, maiatzak 2, 18:00etan, Zelaietako kontzertu gelan. 18 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekitaldia izango da. Besteak beste, Kolditto, Nebreda, Maikdark eta Asiertech ibiliko dira musika ipintzen. 

Eurekin batera Matheo Velez, Jose M, Gabo Forero eta Mao Montenegro kolonbiarrak egongi dira. Ekitaldia Maikdark eta Asiertech zornotzarrek zabalduko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!