Karmen kaleko lanak zati berri batera zabalduko dituzte

E.H. 2026ko apirilaren 27a

Orain arte, San Migel eta Konbenio kale inguruetan egin dituzte lanak, baina hemendik aurrera Karmen kaleko beste zonalde batean hasiko dira lanean, Konbenio eta Larrabide kaleen bidegurutzean, hain zuzen ere. 

Zornotzako Udalak fase berri bat hasi du Karmen kalea eraberritzeko lanetan. Atal berri honek 720.000 euroko inbertsioa izango du, eta kaleko eremu berri batera zabalduko dituzte lanak: Konbenio eta Larrabide kaleen bidegurutzera, hain zuzen ere. Udalak azaldu duenez, espaloiak zabaltzea, ibilgailuentzako goraguneak atontzea eta berdegune gehiago sortzea izango da lanen oinarria. 

Ainhoa Salterain alkateak proiektuaren garrantzia azpimarratu du: "Proiektu hau gure bizilagunen ongizatea, bizi kalitatea eta ingurumenaren errespetua lehenesten dituen hirigune dinamikoago bat sortzeko asmoz diseinatu dugu. Halaber, Zornotzako Udalak jakinarazi du proiekturako kreditu-aldaketa azken osoko bilkuran onartu zutela, eta EH Bilduk eta Podemosek horren aurka egin zutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!