[ARGAZKI GALERIA]: 'Leiduzu' lehiaketaren sariak banatu dituzte

E.H. 2026ko apirilaren 24a

Saridunek Elkar liburu dendetan erosteko 150 euroko bonuak irabazi dituzte. 

Atzo, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Leiduzu lehiaketaren sari-banaketa egin zuten Zornotzan. Aurtengoa sariketaren lehenengo aldia izan da. Udaleko euskara zerbitzuak antolaturiko egitasmoa izan da, eta Zornotzako 50 ikaslek parte hartu dute. Lehiakideek euskaraz irakurritako liburu bati buruzko hiru minutuko audio edo bideo iruzkinak egin dituzte. Epaimahaiak horien egokitasuna, zuzentasuna eta originaltasuna baloratu ditu. Egitasmoaren helburua euskarazko irakurketa eta literatura sustatzea izan da. 

Irabazleak honako hauek izan dira: Ane Mentxaka Aspiazu (txapelduna), Eder Trabudua Gutierrez (txapeldunordea) eta Paule Furundarena Martinez (sari berezia), LH5-6 mailetako kategorian. DBH 1-2 mailetako kategorian Sare Muniozguren (txapelduna) eta Libe Zarazua (bigarren saria) izan dira sarituak. 

Saridunek Elkar liburu dendetan erosteko 150 euroko bonuak irabazi dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!