Zornotzak maiatzaren 22tik 24ra bitartean ospatuko den Amoreszena familiako antzerki jaialdiaren egitaraua aurkeztu du gaur. Jaialdi honek adin guztietako herritarrei zuzendutako antzerki, musika, zirku eta jarduera ludikoak eskainiko ditu, eta kulturaren bidez sormen eta irudimena sustatzea izango da bere ardatza.
Guztira 12 antzezlan edo ikuskizun egongo dira ikusgai herriko hainbat espaziotan: Herriko plaza, Zornotza Aretoa, Zelaieta parkea, Andra Mari plaza… Ikuskizun denak doakoak dira.
Ainhoa Salterain alkatearen esanetan, "Amoreszena jaialdiak aukera berri bat zabaltzen du; familiek kultura modu hurbilean eta elkarrekin bizitzeko espazio bat eskainiko du". Jaialdiak herritarren eskaera bati erantzuten diola zehaztu du Koldo Bilbao zinegotziak: "Orain urtebete egindako inkesta baten familiek eskaera bat egiten ziguten euskara eta kultura batzen dituen proiektu gehiago martxan jartzeko eta Amoreszena horren ondorioa da". Azkenik, Markeliñe antzerki taldeko Jon kepa Zumaldek horrelako ekimenen "garrantzia" azpimarratu du: "Oso garrantzitsua da familia arloan kultura jasotzea, baina ez ondo pasatzeko tarte bat bezala bakarrik, baita hezkuntzaren barruan sartzen den egitasmo moduan ere".
MAIATZAK 22
- 'Andante' ikuskizuna (Markeliñe). Ordua: 18:00. Tokia: Zezilia Gallartzagoitia
- 'Alonso, Ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna' (Hortzmuga). Ordua: 19:00. Tokia: Herriko plaza.
- 'Nerabeen antzerki proposamenak'. Ordua: 20:00. Tokia: Zornotza Aretoa.
MAIATZAK 23
- 'Titeretu' (Itinerania). Ordua: 11:30-14:30 / 16:30-19:30. Tokia: Zelaieta parkea.
- 'Errotik ipuin musikatuak'. Ordua: 12:00 / 17:00. Tokia: Zelaieta, kontzertu gela.
- 'La Petite Caravane' (Adrian Conde). Ordua: 12:30-14:30 / 16:30-19:30. Tokia: Herriko plaza.
- 'Babes' (Txalapart). Ordua: 17:00 / 18:30. Tokia: Zubiaur Musika Eskola, Auditorioa.
- 'Kalejira' (Zirkozaurre). Ordua: 19:30. Tokia: Ogenbarrena - Gudari - Luis Urrengoetxea)
- 'Bonba bat naiz!' (Bea Larrañaga). Ordua: 20:00. Tokia: Andra Mari plaza.
MAIATZAK 24
- 'Univers' (Engruna teatre). Ordua: 11:30 / 13:00. Tokia: Zornotza Aretoa.
- 'Loratzen' (Zirkun Zirko). Ordua: 12:30. Tokia: Herriko plaza.
- 'Prozesuak eta ibilbidea' hitzaldia (Anita Maravillas). Ordua: 13:00. Tokia: Zelaietako auditorioa.