Hauetxek dira txapelketan parte hartuko duten taberna edo jatetxeak: Goider, Ortzimuga, Batzoki Amorebieta, Coco Loco Smash Burger, Propi, La Amistad, Zelaieta, Aterpe, Leku Berri, Oasis, Venezia, Singing Munch, Harrison, La Viña, Aspaldiko, Amets, Txiri Txiri eta Bar Iruña. Establezimendu bakoitzean hanburgesak eskuragarri egongo diren ordutegi zehatzak jakiteko, zuzenean taberna bakoitzean kontsultatzea gomendatu dute antolatzaileek.
Sariak
Lehiaketak sari bi izango ditu. Batetik, 1.000 euroko saria emango diote epaimahaiak aukeraturiko hanburgesarik onenari, sormena, zaporea eta aurkezpena baloratuta. Bestetik, herritarren botorik gehien jasotako hanburgesak 500 euroko saria jasoko du.
Herritarrek tabernetan dauden buzoien bitartez bozkatu ahal izango dute. Bozkatzen duten pertsonak 500 euroko zozketa batean sartuko dira.
“Ekimen honen bitartez, tokiko kontsumoa bultzatzeaz gainera herritar eta bisitarientzat esperientzia gastronomiko berriak sortzea ere bilatzen dugu”, adierazi zuen aurkezpenean Amaia Aurrekoetxeak, Tokiko Merkataritza eta Ostalaritzako zinegotziak.
Zornotzako Batzokiko Leticia Morenok horrelako ekimenen garrantzia azpimarratu zuen lehiaketaren aurkezpenean: "Zapore berriak proposatzeko aukera izango dugu, bai guk bai gainerako parte hartzaileek. Oso ekimen ona da eta jendea parte hartzera gonbidatzen dugu".