Ate irekiak eta matrikulazioa, Zornotzako Haurreskolan

Anboto 2026ko apirilaren 14a

Familia interesdunek maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, online zein aurrez-aurre. 

Zabalik dago Zornotzako Haurreskolan 2026-2027 ikasturterako matrikulazio-epea, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzat. Eskaerak maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai telematikoki, baita aurrez aurre ere, haurreskolan bertan (Larrea kiroldegiaren ondoan). Epea amaituta, ekainaren 5ean argitaratuko dira haur onartuen behin behineko zerrendak. Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 8tik 12ra izango da eta azkenik, behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira. Ikasturte hasiera irailaren 4rako aurreikusita dago.

Edozein zalantza argitzeko, interesdunek 946 730 346 telefonora dei dezakete, bulegoko ordutegian (13:00etatik 14:30era).

Ate Irekiak
Era berean, ate irekien jardunaldia apirilaren 16an izango da, bi txandatan: 16:15ean eta 17:30ean, haurreskolaren instalazioetan (Larrea auzoa z/g, polikiroldegiaren ondoan). Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 946 730 346 telefonora deituz edo zornotza.amorebieta@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatziz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!