Zornotzako saioan dokumentalaren bigarren atala atala proiektatuko da: Bi hitzen indarra. Dokumentalak “eta baldin…?” galderaren potentzial eraldatzailea aztertzen du, krisi klimatikoaren aurrean oraina birpentsatzeko eta aukera berriak zabaltzeko. Adibide zehatzen bidez, atalak erakusten du nola irudimenak eta berrikuntzak —nekazaritza praktika ekologikoetatik hasi eta hiri-eredu berrietaraino— benetako aldaketak sor ditzaketen.
Ikus-entzunezkoa amaitu eta gero, mahai-inguru ireki bat egingo dute. Bertan, seriean agertutako ideiak tokiko testuingurura ekarriko dituzte, biodibertsitatea, agroekologia eta trantsizio ekosoziala bezalako gaiak ardatz. Helburua herritarrak aldaketaren parte izatera gonbidatzea eta etorkizun erresilienteagoak irudikatzea da.
Zine-forumean parte hartzeko izena eman behar da aurretik inprimaki honetan.
Javier Peñak sortu du Hope! Garaiz gabiltza saila. Ikuspegi pragmatiko eta itxaropentsua eskaintzen du mundu mailako ingurumen-erronken aurrean, diskurtso katastrofistak alde batera utzita eta oraindik irtenbideak aplikatzeko garaiz gaudela azpimarratuta.