Beste urte batez Zornotzako pilotazaleek Master Kaiola txapelketaz gozatzeko aukera izango dute. Apirilaren 11n hasi eta ekainaren 13ra bitartean jokatuko da. Bertan hiru kategoriatan ariko dira: nagusiak, gazteak eta neska promesak.
Sariei dagokionez honako hauek izango dituztela iragarri dute:
- Nagusiak: Txapeldunak 700 euro; azpitxapeldunak 400 euro
- Gazteak: Txapeldunak 400 euro; azpitxapeldunak 200 euro
- Neska promesak: 300 euro; azpitxapeldunak 150 euro