Hernáez Ruidíaz Matutekoa (Errioxa) zen jaiotzez, eta Bilbora lekualdatu zen gero; Espainiako Gerran Izquierda Republicanako 'Zabalbide' batailoian egin zuen borrokan, eta Gogora institutuaren arabera, 1937ko apirilaren 29an hil zuten, 26 urte zituela. Alabak identifikazioaren berri duela azpimarratu du Gogorak, eta "datozen asteetan" aitaren gorpuzkiak jasoko dituela aurreratu dute. "Alabarentzat eta familiarentzat jakinekoa zen Manuel bataila batean hil zutela Muxikatik (bizkaia) gertu, eta uste zuten hilda eraman zutela Zornotzako hilerrira; 2023ko abenduan hilerri horretako desobiratzen lanen berri izan zuten, eta orduan jarri ziren harremanetan Gogora Institutuarekin identifikaziora eraman duen prozesuari ekiteko", azaldu dute. Horregaitik, DNA bankuarentzako lagina emateko deia egin du ostera Gogorak.
Hauek dira orain artean identifikatutakoak:
- Adolfo Cengotitabengoa Izurza, Muskizkoa (Bizkaia).
- Jaime Iñiguez Nieva, Ortuellakoa (Bizkaia).
- Enrique Contreras, Linaresekoa jaiotzez (Jaen) eta Aretxabaletako bizilaguna (Gipuzkoa).
- Benigno Hierro Pinedo, Ortuellakoa (Bizkaia).
- Jacinto Polo Ríos, Donostiakoa (Gipuzkoa).
- Jesús Arratibel Ruiz de Alegría, Zalduondokoa (Araba).
- Manuel Hernáez Ruidíaz, Matuten jaioa (Errioxa) eta Bilboko bizilaguna (Bizkaia).