Orain artean, prezipitazio handiak gertatzen zirenean, eta Ibaizabal ibaiaren maila igotzen zenean uholdeak egoten ziren tarte horretan. Drainatze sistema berria ezarri dute lanekin, eta kontrolerako ekipamendua ere ezarri dute. "Jarduketari esker pasabide honen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu dira, eta etorkizuneko uholdeak sahiestu egingo dira", azaldu du udalak ohar baten bidez.