Joan zen zapatuan Euskadiko Bolo Txapelketa aurkeztu zuten eta bertan iragarri zutenez, bolatoki modalitateko txapelketa Zornotzan jokatuko da, ekainaren 6an. Jardunaldia 8:00etan hasiko da Gure Kirolak-eko bolatokian.
Lehiaketan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako parte-hartzaileak ariko dira. Probintzia bakoitzak 15 gizonek eta 3 emakumek osatutako taldea izango du, Zornotzako Udalak ohar batean zehaztu duenez.
2012tik hona egiten den txapelketa Zornotzan izaten da hiru urtean behin eta aldirik aldi euskal boloaren egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtuta da.
Aurkezpen ekitaldian probintzia bakoitzeko bolo ordezkariek, Zornotza Bolo Klubeko presidentea den Pedro Uribarrik eta udalerriko alkatea den Ainhoa Salterainek parte hartu zuten.