'Erreferenteak' ekimena Zornotzara iritsi da

A. M. 2026ko martxoaren 23a

Martitzenean, hilak 24, 'Erreferenteak' ekimena aurkeztuko dute Zornotzan. BBK Banku Fundazioak sustatu du proiektua, "bizia luze berriaren balioa azpimarratzeko". 18:30ean izango da aurkezpena, Zelaietako aretoan. 

Bost zornotzarren testigantzak erakusten ditu proiektuak: Nicasio Carrillo, Jasone Ibarra, Geno Apraiz, Mertxe Marina eta Pascual Uriarte zornotzarrenak. "Haien ibilbideek erakusten dute erretiroa ez dela bizitza publikotik aldentzea, baizik eta aktiboki parte hartzen jarraitzeko eta ongizate kolektiboari ekarpena egiten segitzeko etapa bat", azaldu dute Zornotzako Udaletik. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak, ostera, proiektua udalerrian garatzearen garrantzia azpimarratu du. "Eguneroko diskreziotik udalerriko bizitza eraikitzen eta auzo lotura indartzen jarraitzen duten pertsonen balioa aintzat hartzen eta ikustarazten dituen ekimen hau Zornotzan hartzea pozgarria da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!