Karmen 2.0 delako proiektuaren baitan kokatzen ditu udalak lan horiek. Lanek irauten duten bitartean, Gregorio Mendibil eta Konbenio kaleetan garajeak dituzten bizilagunek bertara sartu ahalko dituzte ibilgailuak, ibilbidea aldatu beharko duten arren.
Zornotzako Udalak eskerrak eman gura izan dizkie ohar berean zornotzarrei, lanek irauten duten bitartean sor daitezkeen eragozpenak ulertzeagatik.