Pello Gutierrez North Warrior gerrikoaren bila borrokatuko da Zornotzako Boxeo Egunean

Anboto 2026ko martxoaren 11

Peelo Gutierrez borrokaldi batean: (Argazkia: www.diazdesign.es)

Jaialdia zapatuan izango da. Euskadiko txapelduna den Gutierrez zornotzarrak Galiziako txapelduna izango du aurrez aurre: Juan Iñarrea. 700 sarrerak agortuta daude.

Zornotzako Ixerbekoa kiroldegiak Boxeo Eguna hartuko du datorren zapatuan, martxoak 14, Zornotza Royal Boxing eta Lions Promotions-ek antolatuta. Hamar borrokaldi izango dira: amateur mailako lau eta neoprofesional mailako sei.

Borrokaldi estelarreko protagonista bat zornotzarra da: Pello Gutierrez. Gaur egun bera da Euskadiko txapelduna. Gerrikoa lehenengoz irabazi zuenetik, birritan defendatu du garaipenarekin. Zornotzako jaialdian Galiziako txapelduna izango du aurrez aurre: Juan Iñarrea. North Warrior gerrikoa izango dute jokoan.

Horrez gainera, Euskadiko beste gerriko bi erabakiko dira Zornotzan. Euretako batek, Adriana Olasoren eta Rakel Casasen artekoak, mugarri bat ezarriko du, lehenengoz lehiatuko delako emakumeen Euskadiko txapelketa bat. Euskadiko txapelketaren barruko beste borrokaldia honako hau da: Aner Alvarez Julian Despaigneren aurka. 

Jaialdiak ikusmina eragin du eta 700 sarrerak agortuta daudela diote antolatzaileek. Ateak 18:30ean zabaldu eta borrokaldiak 19:30ean hasiko dira. Jaialdiak bestelako pizgarriak ere izango ditu: trikitixa eta txalaparta emanaldiak, bertsolariak…

Borrokaldi neoprofesionalak:

  • Pello Gutierrez / Juan Iñarrea
  • Adriana Olaso / Rakel Casas
  • Aner Alvarez / Julian Despaigne
  • Guilen Ibarzabal / Jon Pinuaga
  • Carlos Barbosa / Txomin Iturbe
  • Jon Ander / Aritza Brazo

Borrokaldi amateurrak:

  • Asier Sanvicente / Lucas Azpiri
  • Unai Barrena / Aitor Gallego
  • Pelle Ruiz / Oier Ortueta
  • Iñigo Gutierrez / Juan Olaya

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!