Lasterketan aurrez zehaztutako ibilbide bati ahalik eta bira gehien egin behar dizkiete ibilgailuek; ibilgailuen motor elektrikoa eta bateriak berdinak izango dira parte hartzaile guztientzat, baina autoaren karrozeria eta alderdi mekanikoa eta elektrikoa ikasleek eurak diseinatu beharko dituzte. Lasterketetan, bateria agortu arte kilometro gehien egitea lortzen duena da irabazlea; garaileak, modu eraginkor eta jasangarrienean gidatzen dutenak izango dira, beraz.