Haur, gazte edo familiei zuzendutako ikuskizun onena, Ekoizpen pribatuko diseinu onena (Anita Maravillas & Portal 71), Eszena zuzendaritza onena (Ivan Alonso), Espazio eszenikoaren diseinu onena (Calvito&Tupe), Musika konposizio onena (Fran Lasuen) eta Argiztapen diseinu onena (Ion Chavez) sailetan jaso ditu hautagaitzak Anita Maravillas eta Portal 71-ren ekoipzena. "Guretzat, harro egoteko modukoa da haurrei eta familiei zuzendutako ikuksizun batekin hainbeste hautagaitza jasotzea eta hainbat kategoria teknikotan, zuzendaritza eszenikoan nahiz ekoizpenean hautagai izatea", azaldu dute ohar baten bidez.
Andereño 2023ko urriaren 6an estreinatu zuten, Zornotza Aretoan.