Urritxe Nazioarteko Batxilergoa eskainiko duen lehen ikastetxe publikoa izango da Euskadin

A. M. 2026ko otsailaren 24a

Datorren ikasturtetik aurrera, Zornotzako Urritxe ikastetxeak Nazioarteko Batxilergoaren Diploma emango du Gizarte Zientzien batxilergoko ikasketetan. Zerbitzuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, ateak irekitzeko jardunaldia egingo dute martxoaren 7an, 12:00etan. 

"Urritxe BHIn Nazioarteko Batxilergoa ezartzea aurrerapauso garrantzitsua da Zornotzako hezkuntza eskaintza indartzeko. Udalerriak kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta egitasmo honi esker ikasleek Batxilergo Nazionaleko titulua zein Nazioarteko Batxilergoaren diploma lor ditzakete, mundu osoan 4.500 unibertsitate baino gehiagok onartzen duten titulazioa", nabarmendu du Ainhoa Salterain alkateak. 

Ateak irekitzeko jardunaldia egingo dute eskaintzari buruzko informazio gehiago jakin gura dutenentzako. Saioa martxoaren 7an izango da, ikastetxean bertan. Parte hartzeko, aurrez izena ematea gomendatzen da, www.urritxe.eus webgunearen bidez, edo 944 280 154 telefono zenbakira deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!