"Urritxe BHIn Nazioarteko Batxilergoa ezartzea aurrerapauso garrantzitsua da Zornotzako hezkuntza eskaintza indartzeko. Udalerriak kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta egitasmo honi esker ikasleek Batxilergo Nazionaleko titulua zein Nazioarteko Batxilergoaren diploma lor ditzakete, mundu osoan 4.500 unibertsitate baino gehiagok onartzen duten titulazioa", nabarmendu du Ainhoa Salterain alkateak.
Ateak irekitzeko jardunaldia egingo dute eskaintzari buruzko informazio gehiago jakin gura dutenentzako. Saioa martxoaren 7an izango da, ikastetxean bertan. Parte hartzeko, aurrez izena ematea gomendatzen da, www.urritxe.eus webgunearen bidez, edo 944 280 154 telefono zenbakira deituta.