Zornotzako Zelaieta frontoiak lehen Europako Speedcubing Txapelketa hartuko du asteburu honetan, Amore Open lehiaketaren baitan. Udalak ohar batean jakinarazi duenez, aurtengo edizioa "berezia" izango da, Europako txapelketa bat lehen aldiz jokatuko baita formatu ofizial berritzailearekin, buruz buruko finalekin. Horrek, "lehia zuzena eta ikusgarritasun handitzen" dituela nabarmendu dute udaletik.
Aurten egongo diren kategorien artean, hauek nabarmentzen dira:
- ● 2×2: Kubo sinple bat, ohikoa baino geruza bat gutxiagorekin.
● 3×3: Rubiken kubo klasikoa. Lehiaketa honek 4 txanda izango ditu modalitate honetan.
● 4×4: Kubo honek aurrekoen konplexutasuna areagotzen du.
● Square-1: Lehiatzeko kubo konplexuena da, bira bakoitzean forma aldatzen baitu.
● Skewb: Kubo hau oso sinplea da, izkinen inguruan biratzen du.
● 3×3/4×4 Blind: 3×3 eta 4x4arekin egiten diren ohiko ebazpenak egiten dira, baina itsu-itsuan. Kategoria honetan, kuboa jada nahasia dagoenean hasten da denbora zenbatzen, eta, beraz, memorizatutako denbora eta itsu-itsuan bereizitako denbora zenbatzen dira.
● Pyraminx: Piramide puzzle hau oso ospetsua da gaur egun, ikasteko oso erraza baita, 3×3 klasikoa baino askoz errazagoa, hain zuzen.
● 3×3 OH: Kategoria hau 3×3 kuboa ebaztean datza, baina kasu honetan esku bakarrarekin.