2025ean, duela bi urte baino ia mila lagun gehiagok erabili zituen Aholku Sarearen zerbitzuak; guztira, 15.459 lagunek jo zuten sarera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. "Igoera hori, ziurrenik, atzerritarrei buruzko legeriaren iazko aldaketaren ondorio izango da. Errealitate horren aurrean, Euskadin lan egin dugu informazio zorrotza, orientazio eskuragarria eta laguntza profesionala emateko, inor administrazio ziurgabetasunean harrapatuta gera ez dadin. Arretari buruzko datuez gainera, Aholku Sareak ahalegina egin du erregelamendu horren aldaketari buruzko informazio-hitzaldiak emateko. 42 informazio saio eskaini dira Euskadiko hainbat puntutan, eta 634 pertsona bertaratu zire", azaldu du. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak ere hartu du berba ekitaldian; Aholku Sarearen "ixileko lana" aitortu eta Zornotzara "jatorri desberdinetatik" bizitzera etorritakoei eskerrak eman gura izan dizkie, "herria aberasteagatik". "Ikuspuntu desberdinak egoteak komunitate bezala lagundu egiten digu", gehitu du.
Bestalde, Irungo Aholku Sareko eta Adiskeduak elkarteko kidea den Rocio Calderonek ere parte hartu du ekitaldian. "Nola erroldatu, etxebizitza bat nola eskuratu, haurrak eta gazteak nola eskolaratu, eta haien administrazio egoera erregularitzatzeko zer ibilbide jarraitu behar duten jakiteko lehen gunea gara. Eta hori guztia gaur ", nabarmendu du.