Orue parrokiako lagun talde bat santa eskean irten zen Santa Ageda bezperan. Guztira 560 euro batu zituzten, eta batutako diru horregaz elikagaiak erosiko dituzte: arroza, olioa, lekaleak...
Orue parrokiako kideek eskerrak eman dizkiete San Migel, San Antonio, Euba eta Bernako auzotarrei, besteak beste.