Palestinako herriak elkartasun keinu ugari jaso du azken urteetan. Han bizi duten egoeragaz sentsibilizaturiko hainbat artistak sorturiko piezekin, Euskahaldunak Eskultoreen elkarteak erakusketa antolatu du. 'Gazako garrasia' izena ipini diote erakusketari, eta artearen bitartez kontzientzia piztu gura du. "Bertan parte hartzen dugun artistok adierazi gura dugu Gazan bizi den egoera ezin dela normalizatu", azaldu dute elkarteko kideek. Besteak beste, Bilbon bizi den Rouhaifa Kassem artista errefuxiatu gazatarraren lanak daude erakusketan. "Palestinako herriak jasaten duen injustizia salatu eta ikusgarri egin gura dugu, eta Gazako biztanleen ahotsa zabaltzea dugu helburu nagusi", gaineratu dute.
Erakusketa otsailaren 27ra arte egongo da, Zelaieta Zentroko erakusketa gelan, eta sarrera doakoa izango da. "Bisitariek Gazako errealitateaz gogoeta egiteko aukera izango dute, bai ikuspegi artistikotik, eta baita giza eskubideen ikuspegitik ere", nabarmendu dute elkarteko kideek.