[EGITARAUA] Perubelek emango die hasiera Zornotzako inauteriei

A.M. 2026ko otsailaren 10a

Zornotzako kaleak kolorez beteko dira otsailaren 13tik 17ra bitarte, inauterien ospakizunekin. Egun horietarako, egitarau zabala antolatu du udalak adin eta gustu guztietarako ekintzekin. 

 

INAUTERIAK 2026

Otsailak 13, barikua

  • 17:00etan, eskulan tailerra, ludotekan. 
  • 18:00etan, Gaztedi berri fanfarria, Abasolo apezpikun.
  • 19:00etan, Perubeleren aurkezpena, Zelaieta parkeko kioskotik zubiondora kalejira. 
  • 19:30ean, sagardoa eta txorizoa, Zubiondo plazan.
  • 19:30ean DJ Xaibor, Zubiondo plazan. 

Otsailak 14, zapatua

  • 12:30ean, inauteri dantzak Udabarri dantza taldea eta Kittu, herritik zehar.
  • 17:00etan, eskulan tailerra, Gaztetxokoan. 
  • 17:00etan, photocalla, Zubiondo plazan.
  • 18:00etan Zirkozaurre umeentzako ikuskizuna. 
  • 19:00etan, Triki piu pand, san Juan kaletik.
  • 20:30ean, Zirkinik bez erromeria, Zubiondo plazan. 

Otsailak 16, astelehena

  • 11:30ean, Inauterietako tostadak, Nafarroa zentroan. 

Otsailak 17, martitzena

  • 11:30ean, euskal mitologia desfilea eta lehiaketa, Nafarroa zentroan. 
  • 17:00etan, Polaroid photocall, ludotekan. 
  • 17:00etan, eskulan tailerra, ludotekan. 
  • 17:00etan, eskulan tailerra, gaztetxokoan. 
  • 18:00etan, umeentzako ikuskizuna, Zubiondo plazan. 
  • 19:00etan, Perubeleren agurra, Zubiondo plazatik Zelaietara, kalejira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!