Suhaziak taldeak sare sozialetan salatu duenez, azken hiru egunetan eraso bi gertatu dira Zornotzan. "Lehen erasoa Zorber Fest jaialdian gertatu zen. Gizon batek jaialdiaz gozatzen ari ziren hainbat neska jazarri zituen. Bigarrena gaur izan da. Gizon bat masturbatzen ibili da parke baten erdian, ume talde baten ondoan. Bitartean, jendeak paseatzen jarraitzen zuen, esku hartu gabe, eta umeek deitu behar izan diete udaltzainei", adierazi dute oharrean.
Bestalde, gertaera hauek kasu isolatuak ez direla azaldu dute, eta eraso matxistak direla. "Zornotzako gazte feministok argi utzi nahi dugu ez dugula inolako erasorik onartuko gure herrian eta ez ditugula jazarpena eta indarkeria normalizatuko", gaineratu dute.