Udalak kulturagaz duen konpromisoa azpimarratu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. "Kultura ez da osagarri bat, komunitatearentzako topagune bat ere bada, eta udalaren apustu irmoa", azaldu du. Bestalde, Alain Concepcion zornotzarrak Holding love diskoa aurkeztuko du apirilean. "Ilusio berezia egiten dit bertan nire lan berria bertan aurkezteak. Lehenengo mailako musikariez inguratuta egingo dut, gainera". Izan ere, zornotzarragaz batera Juan Ortiz pianista, Bjorn Mendizabal eta Jose Gallardo musikariak igoko dira taula gainera. Apirilaren 11n izango da Concepcionen emanaldia.
ZORNOTZA ARETOA
- Otsailak 13, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Zerua lapurtu dute, 17:15ean eta 19:15ean.
- Otsailak 14, Go!azen 12, 17:00etan eta 18:00etan.
- Otsailak 20, Nor naizen baneki (Artedrama + Axut), 20:00etan.
- Otsailak 27, Lo peor que le puede pasar a un niño (Ekoma teatro, Javier Liñera), 20:00etan.
- Otsailak 28, Euskal nortasun hotsak (Zornotzako musika banda), 20:00etan.
- Martxoak 6, Nancy Grace Roman (Nexo teatro), 20:00etan.
- Martxoak 12, Kamikaze Helmets, 20:00etan.
- Martxoak 13, Kolapsoa (Jon Ander Urresti), 20:00etan.
- Martxoak 14, Amama irrifarreen ondarea (Eidabe), 17:30ean.
- Martxoak 20, You have an inner world and so what? (La senior de Larrua), 20:00etan.
- Martxoak 27, R&J (La dramatica errante), 20:00etan.
- Apirilak 11, Holding Love (Alain Concepcion), 20:00etan.
- Apirilak 16, Anaut, 20:00etan.
- Apirilak 18, Calla y come (La Cocina), 20:00etan.
- Apirilak 25, Kimu (Marie de Jongh), 17:30ean.
- Maiatzak 9, Sentsazioen bila (Zornotzako musika banda), 20:00etan.
- Maiatzak 16, Alai familian (Lasala), 17:30ean.
- Maiatzak 30, Jesus Guridi orkestra, 20:00etan.