Atzo gauean, 22:40 inguruan, sute bat piztu zen Zornotzako Astepe auzoko txabola batean. Suak txabola kiskali zuen Ertzaintzako iturrien arabera, eta ondoko etxebizitza bati ere eragin zion. Etxebizitza horretan ez zen inor bizi une horretan. Segurtasun-neurri moduan, beste etxebizitza bat hustu zuten. Suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzera. Suteak ez zuen zauriturik eragin, Ertzaintzaren esanetan.
Suhiltzaileen lanen ondorioz, ondotik igarotzen den Bi-725 errepidea itxita egon da noranzko bietan gaueko zati batean. Une honetan irekita dago eta trafikoa normaltasunera itzuli da.