Zabalik dago Zornotzako Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren XXVIII. edizioan izena emateko epea

A. M. 2026ko otsailaren 3a

Artxiboko irudia.

Zornotzako Emakume Nekazari eta Artisauen Azoka martxoaren 8an egingo dute, eta interesdunek otsailaren 15era arte dute izena emateko epea. Azoka 10:00etatik 15:00etara izango da.  

Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da produktuak emakumeek ekoitziak izatea, eta Euskal Herrian egoitza duten emakumeek aurkeztuak izatea. Hautaketa prozesuan Zornotzan erroldatutako emakuemeek izango dute lehentasuna udalaren arabera. Ebazpena, otsailaren 18an jakinaraziko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!