Bertokoak Berton ekimenaren edizio berri bat jarri dute martxan

A. M. 2026ko otsailaren 3a

Euba.

Landa eremuetako auzoetako bizitza kultural eta soziala biziberritzeko helburuagaz antolatu du Zornotzako Udalak Bertokoak Berton programa. Besteak beste, hazi-zakuen tailerrak, pasta ekologikoa egiteko lantegia edo adimena aktibo eta osasuntsu mantentzeko hitzaldia egongo dira. Horrez gainera, Sergio Arrospidek bakarrizketa eskainiko du Etxanon (maiatzaren 16an, 19:00etan, elizan), eta Mississippi Queen bikoteak kontzertu akustikoa Euban (martxoak 14, 19:00etan, frontoi ondoko udal lokalean). 

Maiatzera bitartean Euba, San Migel, Etxano eta Boroa auzoetan publiko guztiarentzat pentsatutako kultura proposamenak eskainiko dituzte Bertokoak Berton programaren baitan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!