Ikerketak Iriondoren lana balioa jartzen du. "Euskal musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen eta diktadura garaian euskarazko haur literaturako lehen egileetako bat. Lanak, ikuspegi feminista eta kulturala erabilita bere ibilbidea berreskuratzen du, eta emakume sortzaileentzat eta euskararentzat garai historiko gogor batean egindako ekarpena nabarmentzen du", azpimarratu dute antolatzaileek.
EGITARAUA
- Otsailak 7, 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin kontalari musikala, haur liburutegian, 12:00etan.
- Otsailak 10, 'Lourdes Iriondo, bide urratzaile' hitzaldia Alex Gurrutxaga ikerlariaren eskutik, Zelaietako auditorioan, 19:00etan.
- Otsailaren 11n, Lourdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentalaren proiekzioa.
Horrez gainera, otsailean Santiago Onaindia bekaren bidez argitaratutako liburuak batzen dituen erakusketa ikusgai egongo da liburutegian, Berbalapiko programaren baitan.