Atzo etxean partidua izan zuten Armagiñek eta bolada onari jarraituta garaipena eskuratu zuten. Azken bi partiduak irabazi dituzte eibartarrek, eta azken hiru partiduetan ez dute golik jaso. Partiduko protagonistetako bat Jon Mikel Magunagoitia atezain zornotzarra izan zen, geldialdi bikainak egin zituen.
Partidu ostean ere, protagonista izaten jarraitu zuen Magunagoitiak, kontratuaren luzapena iragarri baizuten. "Toki baten pozik zaudenean eta gauzak irtetzen ari direnean aldatzeak ez du zentzurik. Erabakiagaz oso pozik nago, uste dut momentu aproposean datorrela hau", esan zuen partidu ostean zornotzarrak.
π£οΈ Jon Mikel Magunagoitia: "Gehiagoren bila joan behar gara, Zaragozan irabazi eta hiru puntuak Eibarrera ekarri.#BetiArmaginakβοΈ pic.twitter.com/HJLZCcJc8T
— SD Eibar (@SDEibar) February 1, 2026
Aurretik ere talde armaginarekin (bigarren taldeagaz eta jubenilekin) jokatutakoa zen Jon Mikel Magunagoitia zornotzarra 2024an itzuli zen Eibarrera. Kasu honetan lehen taldeagaz fitxatu zuen Magunagoitiak. Atezain zornotzak 50 partida ofizial baino gehiago jokatu ditu Eibarko elastikoarekin.
ππππ ππ, πππππ!β€οΈ#BetiArmaginakβοΈ pic.twitter.com/UCIykdTpXK
— SD Eibar (@SDEibar) February 1, 2026