Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren arabera, kasu honetan, etxegabetze enpresaren "jazarpena" 2025eko abuztuan hasi zen, "jabeak familiari arrazoirik eman gabe kontratua eteten zuela jakinarazi ostean", azaldu dute ohar baten bidez. "Desokupazio enpresa ostegun gauean agertu zen bertan, iruzur baten biktima izaten ari den familia bat etxegabetzeko asmoz. Ostegunekoa enpresaren bigarren bisita izan zen eta abuztutik hona telefono bidezko jazarpena eta presioa jasan behar izan ditu familiak". Familiaren "ezjakintasun eta babesgabetasun egoeraz" baliatzen direla azpimarratu, eta "erantzun kolektiboa" antolatzeko deia egin dute, beraz.
Bestalde, Zornotzako, Durangoko, Elorrioko eta Abadiñoko herri sarreretan kartelak jarri dituzte, "enpresa horiek ongi etorriak ez direla" adierazteko.